Beken oinarriak
MUk kudeatuko dituen GIPUZKOARRAK MUNDUAK TREBATZEN BEKEN zenbatekoa: 31
BALDINTZAK:
- Bekadunak Gipuzkoan erroldatutako gazteak izango dira (2014ko urtarrilaren 1ean etenik gabeko urtebeteko antzinatasuna gutxienez)
- 2014 urteko urtarrilaren 1ean, 30 urte arteko adina izatea
- Ikasketak 2012ko abenduaren 31 ondoren bukatu izana (Goi Mailako Heziketa Zikloa, Gradua zein Masterra)
- Atzerrian sei hilabete baino gehiagoko praktika bekarik jaso ez izana (Matrikulatuta egon zaren bitartean izandako mugikortasun esperientziak ez dute kontatzen)
- Diru laguntzak jasotzea galarazten dion zigor administratiborik edo penalik ez izatea eta laguntzak jasotzeko ezgaituko lukeen inolako lege debekurik ez izatea
ESKAERAK AURKEZTEKO EPEA
Web orri honetan bertan, otsailak 2tik 15era bitartean egin ahal izango da eskaera. Interesatuek, eskaintza desberdinak web honetan bertan ikusteko aukera izango dute.
Eskaera egiterakoan, ondorengo dokumentuak bidali beharko dira email bidez eagirre@mondragon.edu helbide elektronikora, eskaera ontzat eman ahal izateko:
- Tituluaren agiria edo (titulua izan ezean) gordekin ofizialaren kopia eskaneatuta
- Ingeles maila ziurtatzen duen titulu ofizialaren kopia eskaneatuta
HAUTAKETA PROZESUA
Ingeles frogak otsailak 19 eta 20an izango dira. Froga hauek egiteaz salbuetsita egongo lirateke, ingeles maila bermatzen duen titulu ofizial bat duten unibertsitate eta Lanbide Heziketako gazte tituludunak (eskaerak aurkezteko epean bidali beharko dira). Gainontzeko guztiak, ingeleseko froga egitera behartuta egongo dira, bakoitzaren ingeles maila balioztatzeko, eta eskaera kontutan izateko.
Aurrez-aurreko elkarrizketak otsailak 25, 26 eta 27an izango dira eta aukeratuen zerrenda argitaratzea martxoak 6an egitea aurreikusi dugu.
ATZERRIAN HASTEA
2015eko martxoan hasiko dira bekadunak atzerrian (beranduenera apirilan) urriak 31rako bekadunak bere 6 hilabeteko praktika epealdia bukatua izan behar baitu.
DOTAZIO EKONOMIKOA
Dotazio ekonomikoa bekadun guztientzat berdina izango da atzerriko herrialdea kontutan izan gabe, ondorengoa izanik: 1.124,77€ hileko. Diru kopuru honekin zera estaliko da: Eukal Herritik atzerriko herrialderainoko bidaia gastuak, manutentzioa, ostatua, gizarte segurantza (bekadunari eta enpresari dagozkionak), baita bisa eta txertoak ere, behar izanez gero.
Honetaz gain, Mondragon Unibertsitateak bekadunaren izenean 24 orduz praktikaldi osoa estaliko duen estaldura izango duen asegurua kontratatuko du.
Bekadunari, Gizarte Segurantzan alta emango zaio eta kotizatu egingo du 6 hilabete horietan.